EZ beti da EZ

Deskargatu hemen (App Store eta Play Store“AgreStop/EraStop” aplikazioa, eta hemen eraso sexistei erantzuteko gida.

Inoiz ez ahaztu: EZ beti da EZ. Eraso sexistak emakumeen duintasuna eta osotasun fisikoaren kontrako biolentzia ekintzak dira. Eraso sexistekin amaitzea gizarte osoaren lana da, eta horiek identifikatzea ezinbestekoa da garaiz geldiarazteko.

Inoiz gauean bakarrik ibiltzen beldurra sentitu baduzu, egin nahi ez zenuen zeozer egitera behartuta zein presionatuta sentitu bazara, edota jarrera desegokiek haserretu bazaituzte, ez isildu eta jardun: eraso sexistak ez dira inoiz onartu behar. Haiekin amaitzeko lehenengo pausoa gure esku dago.

Aurten, Udalak erasoak ekiditeko “AgreStop/EraStop”  aplikazioa garatu du.

Deskarga ezazu gida hau eraso sexista bat eteteko edo sahiesteko gakoekin eta zure lagunekin  partekatu. Konponbidea gu geuk daukagu.