Anima zaitez 2018ko Bilboko Ekintzailetza Digitala Lehiaketan parte hartzera!

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bitartez, Bilboko Ekintzailetza Digitala Lehiaketaren lehenengo edizioa antolatu du, sektore hori Bilbon sustatzeko zein bere barneko proiektuei garapen eta laguntza espezializatuko bideak esakintzeko helburuarekin.

Enpresa berri bat sortzeko proiektua duten pertsonek, zein erakundeen barnean ekintzailetza arteko proiektua duten pertsona juridikoek hartu ahal izango dute parte lehiaketaren lehenengo edizio honetan, beti ere eskaerak ekonomia digitalaren sektorean garatzen diren produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko izan beharko direla. Hiru proiektu onenek saria jasoko dute; lehenengoak 6.000€-koa, eta 4.000€-koa eta 2.000€-koa bigarrenak eta hirugarrenak, hurrenez hurren.

Eskaerak Bilbao Ekintzako Sustapenerako Atalean, Nafarroa kalea 5, 3. solairuan, edota BIG Bilbao Ekintzailetza Zentroan, Colon de Larreategui kalea 3, beheko solairuan, aurkeztu beharko dira irailaren 20a baino lehen.

Kontsula itzazu hemen lehiaketaren oinarriak.