Rubik kuboen lehenengo txapelketa!

Erreserba ezazu irailaren lehenengo eta bigarrena, izan ere, Bilbao Open Rubik nazioarteko txapelketa ospatuko baita gurean lehenengoz, Bilboko Udalak eta Euskal Rubik Elkarteak egindako elkarlanari esker.

Ekimena goizeko 09.00etatik gaueko 21.00ak arte ospatuko da irailaren 1ean, eta 09.00etatik 15.00ak arte irailaren 2an, finala egun honetan 12.30tan izango dela. Sarrera librea izango da aretoa bete arte. Euskadi, Frantzia edota Errusiatik, besteak beste, etorritako 75 gaztek hartuko dute parte, eta honako kategoria hauetan lehiatuko dira: 3x3x3, 2x2x2, 4x4x4, 5x5x5, 6x6x6, 7x7x7, Pyraminx, Megaminx, Skewb, Square-1, 3x3x3 esku batekin, itsu-itsuan edo zenbait kubo itsu-itsuan.

Bilbao Open 2018 ‘Ideiak Martxan’ ekimenaren baitan kokatzen da, gazteentzat elkarguneak sortu eta udal programazioan parte har dezaten helburu duena. ‘Ideiak Martxan’-en parte hartu nahi dutenek, urte osoan zehar, ideiakmartxan@bilbao.eus idatziz zein udal webgunearen bitartez bidali ditzakete euren ideiak.