Dibertsioa #GazteKLUBA IRAILA-n!

Iritsi da iraila eta berarekin batera ikasturte berriari ekitea dagokigu, baina aurten #GazteKLUBA IRAILAri esker egunerokora itzultzea askoz dibertigarriagoa izango da! Izan ere, irailaren 18tik 22ra, 17.30etatik 20.30ak arte, Euskalduna Jauregitik gertu dauden saskibaloi kantxetan hamaika ekintza ospatuko dira. Bazatoz?

Baina zertan datza zehazki #GazteKLUBA IRAILA? Egunero lasai egoteko chill out espazioa, patinekin aritzeko skate gunea, edota Big Sup taulan zein piraguetan igota itsasaderretik paseotxo bat emateko aukera izango duzu. Horrez gain, gamer zein futbito guneak ere egongo dira.

Gainera, egunero hamaika ekintza ezberdin ospatuko dira #GazteKLUBA IRAILA gunean. Esate baterako, DJ teknikak zein dantzatzeko pausu onenak ikasiko ditugu, Parkour-ean arituko gara eta kamiseta zein gorrak serigrafiatuko ditugu gureak originalenak izan daitezen. Kontsulta ezazu egitarau osoa hemen.

Irailaren 22an eta 23an irteerak egingo dira: surf, rafting eta multi abentura parkea. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute irailaren 11tik 14ra #GazteKLUBA IRAILAko orrian.

#GazteKLUBA IRAILA, urte osoko asteburuetan ospatzen den #GazteKLUBA ekimenaren barne dago. 12 eta 18 urte bitarteko gazteei dago zuzendua, ondo pasatzeko eta jende berria ezagutzeko helburuarekin.