Youtuber bila gabiltza!

Bilbo eta eskaintzen dituen planak gustoko al dituzu? Gurean gertatzen denaren berri izatea, eta Youtubetik mezua zabaltzea gustatuko litzaizuke? Lehiaketa hau zuretzat da! Bilbao Gazteren bi youtuberren bila gabiltza, neska eta mutila, beraz, Bilbon erroldatuta bazaude, eta 18 eta 25 urte bitarteko gaztea bazara, zure bila gabiltza! Bidali iezaguzu zure bideoa; Bilbao Gazteren hurrengo youtuberra izan zaitezke, eta!

Karla eta Gorka youtuber lanetan aritu ziren pasa den ikasturtean, eta eurei esker, Bilbon gertatzen zenaren berri izan genuen. Bilbok eskaintzen dituen baliabide, programa, jarduera eta proposamenei buruz 18 urtetik gorako gazteei informazioa ematen dien puntu birtuala da Bilbao Gazte. Lehiaketa honekin beste pausu bat eman nahi dugu, kanal eta hedabide berri zuzenago, erakargarriago eta gertukoagoa sortuta.

Parte hartu nahi dutenek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: 18 eta 25 urte bitartekoa izatea, Bilbon erroldatuta egotea eta euskera zein gaztelania jakitea. Era berean, “Zer egingo dut Bilbon asteburuan” gaia jorratzen duen bideoa aurkeztu beharko dute, asko jota 5 minutuko iraupenarekin eta beti ere, euskeraz zein gaztelaniaz mintzatuko direla. Bideoaren aurkezpenean izen-abizenak, adina, okupazioa (ikasketak, lana…), zaletasunak eta aisialdian egiten dutenaren inguruan aritu beharko dira.

Epea 2018ko irailaren 23an itxiko da, gaueko 23.59retan. Bidaliguzu zure bideoa gazteria@bilbao.eus helbidera, Wetransfer bitartez, bideoa eta fitxa hau erantsita. Edozein zalantza izanez gero, idatziguzu gazteria@bilbao.eus helbidera edota 94 423 62 42 telefonora deitu. Zorte on!

Lehiaketaren oinarriak