Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketaren kontzertuak hastear!

Irailaren 13tik eta urriaren 20ra arte, musikak Bilbo harrapatuko du, izan ere, Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketa datorren ostegunean hasiko da! Aurten 32 talde igoko dira Bilborockeko oholtzara. Kontzertuak ostegun eta ostiralero ospatuko dira ostegunetik aurrera, gaueko 20.00retan. Sarrera librea izango da aretoa bete arte.

Pop-Rock kategorian parte hartzen duten taldeek irailaren 13, 20 eta 27an eta urriaren 4ean joko dute. Metal taldeak irailaren 21 eta 24ean igoko dira oholtzara eta Urbanekoak, aurten indartsu sartu den kategoria, irailaren 28an eta urriaren 5ean izango dira protagonista. Finalak urriaren 18, 19 eta 20an ospatuko dira, hurrenez hurren. Aurten ere, finalak streaming bidez ikusteko aukera izango dugu, bai gure webgunean eta baita Bilborockeko Facebook orrian ere.

527 taldek eman dute izena Bilbao Hiria Pop Lehiaketaren 30.edizio honetan; 386k Pop-Rock kategorian, eta 113k eta 43k, Metal eta Urban kategorietan, hurrenez hurren. Euskadi, Nafarroa, Sevilla, Polonia edota Frantziatik datoz taldeak, besteak beste.

Orotara, 22.900 euro banatuko dira sarietan: 12.000 euro lehenengoen artean eta 6.000 eta 3.900 euro bigarren eta hirugarrenen artean. Era berean, 1.000 euroko balioa duen Epaimahaiaren sari berezia ere jasoko du Bizkaiko talde edo bakarlari onenak.

Kategoria bakoitzeko irabazleak aukeratzerakoan, publikoaren botoa kontutan hartuko da, epaimahaiaren emandako botoez gain. Bozketan parte hartzen dutenek 2019ko BBK Live jaialdirako 10 banakako bonu eta 2019ko Resurrection Fest jaialdirako 3 banakako bonu lortzeko aukera izango dute.

Informazio guztia hemen.