Inter-kultural Soundpainting tailerrak – Bilbao Babel Impro Big Band

Gure auzoetako dibertsitateari ikusgarritasuna emateko helburuarekin, Babel Impro Big Band ospatuko da Bilbon. Bizipen, gaitasun eta sentipen desberdinak abiapuntu hartuta, prozesu kolektibo eta berritzaile honek interakzio-espazioak eraikiko ditu.

Sorkuntza-tailerrak irailaren 29 eta 30ean, 10:00etatik 14:00ak arte, eta urriaren 6an, 10:00etatik 14:00ak arte eta 15:30etatik 19:00ak arte, ospatuko dira. Plaza mugatuak dira. Ekimen honetan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute inmigracion@bilbao.eus helbidera idatziz.

Behin tailerrak ospatuta, parte hartzaileek agertoki batean ikasitakoa jarriko dute praktikan urriaren 7an.