13 kilometro unibertsitario osasunaren alde

Badator “Tipi-tapa Osasunez”, UPV/EHUk antolatzen duen osasunaren aldeko Ibilaldia. Aurten XV. edizioa ospatuko da urriaren 7an. UPV/EHU-ren Bilboko Ingenieritza Eskola eta UPV/EKU-ren Leioako Unibertsitate Kiroldegia lotuko ditu ibilaldi honek. Unibertsitateko ikasleek hautazko 0.5 kreditu lortuko dituzte edizio honetan parte hartzegatik.

Pertsona guztiei zabaldutako ibililadi ez-lehiakorra eta doakoa dugu hau. Gehienez, 1.200 pertsonek har dezakete parte. Esan bezala, ibilaldia urriaren 7an izango da. 09:30etan abiatuko da ibilialdia UPV/EHU-ren Bilboko Ingenieritza Eskola (II.Eraikinia) Rafael Moreno “Pitxitxi” Pasealekutik, eta UPV/EKU-ren Leioako Unibertsitate Kiroldegia izango du helmuga, 12:00etatik 14:00ak arte.

Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute irailaren 17tik eta urriaren 4a bitartean hurrengo helbide honetan. Dortsalak eta martxako kamisetak jasotoko dituzte martxa ospatu baino lehen, urriaren 3, 4 eta 5an 16:00etatik 19:00ak arte UPV/EHUko Unibertsitateko Kiroldegian (Leioa), edo egunean bertan goizeko 08:00etatik 09:00ak arte irteeran, NANa edo inskripzioaren egiaztapena aurkeztuta.