Euskara ikasteko diru-laguntzak

Bilboko Udalak kanpaina berria jarri du martxan “Goazen Euskaltegira! Apunta zaitez!” lelopean, bilbotarrak euskaltegietara hurbildu eta euskara ikasi eta erabiltzen animatzeko helburuarekin. Bilbon, orotara, 17 euskaltegi daude eta horietan matrikulazio epea irailaren 30era arte egongo da zabalik.

Euskara eta Hezkuntza Sailak 209.000 euroko diru-laguntza erabiliko du. Hori dela eta, gurasoek, aisialdiko monitoreek eta diru-sarrerei buruz ezarritako baldintzak betetzen dituztenek euskara ikasteko diru-laguntzak jaso ditzakete, beti ere ikasturtea amaituta dagoela eta asistentzia egiaztatzen dutela.

Hona hemen Bilbon dauden euskatelgien zerrenda:

1. Barrutia (Deustu)

  • Larrako AEK (Larrakatorre, 24) Tel. 94 447 02 24
  • Euskal Irakaslegoa-Universidad de Deusto (Avenida de las Universidades, 24) Tel. 94 413 91 77
  • Matxintxu AEK (Ramón y Cajal, 8) Tel. 94 475 22 33

3. Barrutia (Txurdinaga-Otxarkoaga)

  • Santutxu AEK (Arbidea, 21) Tel. 94 411 76 56

4. Barrutia (Begoña)

  • Labayru Fundazioa (Bilbao-Galkakao, 6A – Metroalde, Bolueta). Tel. 94 607 72 10

5. Barrutia (Ibaiondo)

  • Bilbo Zaharra Euskaltegia (Posta, 8) Tel. 94 415 82 92
  • Lizardi AEK (Txakur kalea, 1) Tel. 94 416 82 00

6. Barrutia (Abando)

  • BAI & BY (Urkixo zumarkalea, 22) Tel. 94 470 18 57
  • Gabriel Aresti Euskaltegia (San Bizente, 2-4) Tel. 94 423 75 91
  • Indautxu AEK (Urkixo zumarkalea, 88) Tel. 94 441 34 74
  • Labayru Fundazioa (Colón de Larreategui, 14) Tel. 94 443 76 84
  • Mikelats Euskaltegia (Ayala, 1) Tel. 94 415 32 95
  • Mondragon Lingua (Buenos Aires, 7) Tel. 94 661 34 67
  • Ulibarri Euskaltegia (Gardoki, 3) Tel. 94 416 24 72

7. Barrutia (Errekalde)

  • Juan Mateo Zabala Euskaltegia (Gordoniz, 22) Tel. 94 422 13 88
  • Irala AEK (Kirikiño, 22) Tel. 94 421 13 04

8. Barrutia (Basurtu-Zorrotza)

  • Zorrotza AEK (Zalbidea, 7) Tel. 94 441 49 20