Udal ikastaro eta tailerrak (2018/2019)

Bilboko Udalak antolatutako 2018/2019 ikastarorako 346 tailerretan izena emateko epea dagoeneko zabalik. Irailaren 12tik 26ra katalogoak eskaintzen dituen edozein ikastaro edota tailerretan izena eman dezakete interesadunek, egoera fisiko, gustuak eta adina edozein direla ere, katalogoa oso zabala baita.

Hitzorduen eta izena-emateko orduen zozketa egin eta gero, hitzordua daukatenek aukeratutako zentro edo zentroetan aurton garatu nahi duten ekintzak aukeratu ditzakete jada; asko jota, bi tailer aisia eta kirola eta berdintasun alorrean, eta jarduera bakarra kultur tailerretan.

Ospatuko direnen tailerren artean aipatzekoak dira bideo edizioa, yoga, pilates, erlajazioa, dantza tropikalak, argazkilaritza, mantentzeko gimnasia, autodefentsa feminista edota emoziozko adimena lantzen duen tailerra, besteak beste. Tailerrek, astero, ordu eta erdi eta hiru ordu bitarteko iraupena izango dute.

Urriaren 3an berriro ere zabalduko da izena-emateko epea, libre geratu diren lekuak betetzeko helburuarekin. Aurreinskripzioa egin ez dutenek parte hartzeko aukera izango dute bigarren txanda honetan. Plaza libreak dituzten ikastaro edo tailerrak baino ezin izango dira aukeratu eta ez da itxaron-zerrendarik egongo.

Kontsulta ezazu hemen hitzorduen eta izema-emateko orduen zozketa

Kontsulta ezazu hemen 2018/2019 ikasturterako eskaintzen diren ikastaro eta tailerrak