Gazteentzako #IzanZuAldaketa topaketa

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, EGK-k, datorren irailaren 27an, ostegunean, gazte boluntarioen topaketa egingo du Boluntan, boluntario edota boluntario izandakoen esperientziak eta testigantzak entzuteko aukera izan dezagun.

Horrez gain, topaketa #IzanZuAldaketa kanpainari jarraipena ematea du helburu, hirugarren sektorean aritzen diren elkarte eta eragileen lana aitortzeko. Topaketa irailaren 27an izango da arratsaldeko 18:00retan Boluntako Ekitaldi Aretoan, Zabalbide kalea 1. EGK-k antolatzen dituen ekintza guztiak 18 eta 30 urte bitarteko gazteei daude zuzenduak. Ekintzetara joateko garraio publikoko gastuak ordaindu egiten dira erabilitako garraioko txartel originalak gordez.

Boluntarioa izan bazara, orain bazara edota gaiak zure arreta pizten badu, anima zaitez topaketa honetan parte hartzera. Joateko asmoa dutenek formulario honetan izena eman beharko dute. Edozein zalantza izanez gero, hezkuntza@egk.org helbidera idatzi edo  944436143 telefono zenbakira deitu.