Osasun Publikoan bekak

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak graduondoko ikasleentzako hiru beka eskainiko ditu. Osasun Publikoaren arloan aritzeko bekak izango dira hirurak. Eskariak aurkezteko epea irailaren 17an zabaldu eta urriaren 15ean itxiko da.

Bilbon erroldatuta edota goi-mailako ikasketak hasi baino lehen berton erroldatuta egon izana eta dagokion lizentziatura edo gradua izan beharko dute beka eskuratu nahi dutenek. Eskainiko diren bekak honako hauek izango dira:

  • “Ikerketa Psikosoziala Bilbon eta inguruan adikzioen arloan elkarri laguntzeko ari diren taldeekin” (Drogamenpekotasunen Negoziatua).  Lizentziatura/Gradua: Psikologia.
  • “Animaliak Kontrolatzeko Udal Zentroan jasotako animalien eta kaleko katuen parasito-gaixotasun zoonotikoen prebalentzia-azterketa” (Animaliak Kontrolatzeko Udal Zentroa). Lizentziatura/Gradua: Albaitaritza.
  • “Elikagaien eta uren kontrolari aplikatutako saiakuntza mikrobiologiko berriak prest jartzea eta balidatzea (Udal laborategia)” Lizentziatura/Gradua: Farmazia, Biologia, Medikuntza, Biokimika, Albaitaritza, Bioteknologia, Elikagaien Zientzia eta Teknologia eta Ingurumen Zientziak.

Informazio guztia hemen.