Sorkuntzazko idazketa bereizkeriaren aurka

Sorkuntzazko idazketa medio bereizkeriaren aurka borrokatzea gustatuko litzaizuke? Aurten ere, Bilboko Udalak ‘ZURRUMURRUEN aurka, sartu aterpean’ lehiaketa deitu du, migratzaileei buruzko estereotipo negatiboei eta aurreiritzi negatiboei aurre egin diezaiogun.

Kontakizunek, asko jota, lau orriko luzaera izango dute; Arial 12 edo antzeko letran, espazio bikoitzaz eta orriaren alde bakarrean idatziak. Euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu daitezke lanak. Obrak aurkezteko epea dagoeneko dago zabalik eta irailaren 30ean itxiko da. Parte hartu nahi dutenek helbide honetan aurkeztu beharko ditzakete euren lanak. Kontakizun guztiak originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dira.

Hizkuntza bakoitzeko irabazle bat egongo da; 350 € eta 150 €-ko saria jasoko dute idazle irabazleek, hurrenez hurren. Gainera, lan finalistak liburu batean bilduko dira, iaz bezala.

Lehiaketa ZURRUMURRUEN aurkako proiektuaren barruan dago kokatuta. Bilboko Udala 2013tik ari da europar estrategia hau garatzen lagun atzerritarrei buruzko aurreiritziei aurka egiteko helburuarekin.