Ikus-entzunezko eta musika ikastaroak

Ikus-entzunezkoetan edo musika arloan hasi edota zure ezagutzak hobetu nahi al dituzu? Ez galdu aukera hau! Bilboko Udalak, Tular Elkartearekin batera, ikus-entzunezkoei eta musikari buruzko ikastaroak antolatu ditu. Izena emateko epea dagoeneko dago irekita udal webgunean eta irailaren 28an itxiko da.

Alde batetik, ikus-entzunezkoak landuko dira bi monografikoz osatutako ikastaroan: Reflex kamerari buruzkoa (urriaren 9, 11, 16, 18, 23, 25 eta 30ean eta azaroaren 6an 19:30etik 21:30era) eta bideo-sorkuntzari buruzkoa, azaroko astelehen eta asteazkenetan, 19:30etatik 21:30ak arte.

Bestetik, nahi dutenek musika ikastaroetaz gozatzeko aukera izango dute. Urriko astelehenetan 19:30etatik 21:30ak arte txalaparta, eta urriaren 17tik martxoaren 27ra arte, 18:00etatik 20:00ak arte eta 20:00etatik 22:00ak arte, gitarra elektrikoko ikastaroak eskainiko dira, hastapenekoak eta hobekuntzakoak hurrenez hurren.

Ikastaroen prezioa ezberdina izango da. Izena ematen dutenen kopurua eskaintzen den plaza kopurua baino handiagoa bada, urriaren 3an zozketa bat egingo da Otxarkoagako udaltegian goizeko 12:00etan. Lehentasuna izango dute 3. barrutian eta Bilbon erroldatuta daudenak, beste herri batzuetakoan aurrean.

 

Kontsulta ezazu hemen ikastaroen liburuxka.