Biscay Bay Startup Campus 18

Euskal Herriko Unibertsitateak, Walden startup eta Bilbao Valley Elkartearekin batera, Biscay Bay Startup Campus-a antolatu du urriaren 1etik 7ra Bizkaia Aretoan. Iparraldeko gazte ekintzaileen topaketarik handiena izateaz gain, euskal ekintzaileen panoramen jaia dugu hau, startup onenekin inspiratzeko, hezitzeko eta lotzeko gune ederra.

Astean zehar parte-hartzaileek hamaika ekintzetaz gozatzeko aukera izango dute. Lehenengo hiru egunetan zehar, Speed Networking saioak antolatuko dira, kolaborazio edo partner berriak topatzeko aukera ezinhobea. Ostegunetik aurrera, ekintzaileak 3 egun eta 2 gauetan zehar elkarrekin biziko dira; egunean zehar formazio tailerrak, hitzaldiak eta speed mentoring saioak egongo dira adituekin. Lehenengo edizio honetan emakumeen lidergoa aitortuko da, eta hori dela, emakume adituak hurbilduko dira topaketara.

#BBSC topaketan  konfundatzaileak aurkitu, ideiatik gutxieneko produktu bideragarrira pasatzen ikasten edo fundraisingak nola funtzionatzen duen ikusiko dute bertaratzen direnek. Gainera, ideia berritzaileak sarituak izango dira. Saria 10.000 eurokoa izatera iritsi daiteke.

Parte hartu nahi dutenek abonamendua lortu beharko dute, ostatua, janaria, ekimenerako sarbidea eta jai sorpresa baterako sarrera ekartzen duena. Informazio gehiago nahiz izanez gero, hona jo.