#GazteKLUBA hemen da, eta asteburupasa egingo dugu!

#GazteKLUBA IRAILA eta #GazteKLUBA UDA ospatu gero, ohikotasunera bueltatzeko ordua da. Aurreko ikasturtean bezala, urritik aurrera hamaika ekintza eta irteera ospatuko dira, lagun berriak egiteko eta asteburuetako ekintzetan parte hartzeko aukera ezinhobea, hain zuzen.

#GazteKLUBA ekimenaren jardueretan parte hartzeko gogoz zabiltzala dakigunez gero, honako albistea aurreratu nahi dizugu: bihartik, irailaren 28tik aurrera, izena emateko epea hasiko da. Egun biko txangoa egingo dugu, urriaren 12an irtengo gara Bilbotik eta hurrengo egunean bueltatu. Irtenaldi honetan, kanoaz arraunketan ibiltzeaz gain, arroilak jaitsiko ditugu Kantabria aldean. Horrez gain, Puente Viesgo herrian dagoen Pas Aterpetxean gaua pasako dugu.

Zatoz gurekin eta izena eman!