Begotxu eta Julen izango dira gure youtuberrak, eta dagoeneko badaukagu euren lehen bideoa!




Aurreko ikasturtean egin bezala, gure youtuberrek Bilboko planik onenak Youtuben zabalduko diren bideoen bitartez kontatuko dizkigute. Ezagutu nahi al dituzu? Gure Instagram kontura jo!

Bilbotarrak dira biak, eta euskeraz zein gaztelaniaz ederto baten moldatzen dira. Begoña Ojinagak, “Gotxu”-k, Osasuneko Goi Mailako Zikloko ikasketak ditu. 22 urteko gaztea ez da berria sareetan, izan ere, blog-a eta Youtubeko kanala dauka. Tartetxo bat duenean bideoak editatzea du gustoko. Julen Arbek , “Julentzio”-k, 18 urte ditu eta momentuan Ikuz-entzunezko Komunikazioa ari da ikasten. Julenek ere badauka Youtubeko kanala, eta afizioei dagokionez, editatzea eta pianoa jotzea gustoko du.

Kamera aurrean aritzeko erraztasuna, euskaraz eta erderaz aritzeko trebetasuna eta editatzen jakitea izan dira bi hautagaiak aukeratzerako orduan kontutan hartu diren indarguneak.

Bilbao Gaztek eskerrak eman nahi dizkie lehiaketara aurkeztu diren guztiei, eta era berean, aurkeztutako lanen kalitatea ere txalotu nahi du.