Konekta zaitez zu bezalako gazte ekintzaileekin!

Ekintzailea zara eta zu bezalako pertsonekin konektatzea gustatuko litzaizuke? Zure proiektua modu ofizialean aurkeztu nahi al duzu? Orduan, GSEF2018 – Gizarte Ekonomiaren Munduko Foroa zure interesekoa izan daiteke. Urriaren 1etik eta 3ra hamaika ekintza ospatuko dira Bilbon.

Aipatzekoa da urriaren 1ean, 19:00etatik 22:00ak arte, Bilborocken ospatuko den ekimena. Bertan, ekintzaileek jatorri ezberdineko beste ekintzaileekin egoteko, ondo pasatzeko eta lankidetza zein negozioak egiteko aukera izango dute. Horrez gain, ekimen honek proiektua 150 pertsonen aurrean aurkezteko aukera ere ematen du. Horietako bat izan nahi baduzu, bidali ezazu zure proiektuaren inguruko informazioa  youth@gsef-net.org helbidera. Antolatzaileek 10 proiektu interesgarrienak aukeratu dituzte.

Ekimena 35 urte baino gutxiago dutenentza dago zuzendua. Bilborockeko ekimenerako sarrera librea bada ere, esteka honetan izena ematea ezinbestekoa izango da.