Ezagutu zure burua

Gaztea zara, lan bila zabiltza eta ez dakizu nora jo? Ezagutu zure talentua – ConoceT ekimena, Bilbao Gazteak Sortzen gazteentzako lan programaren baitan dagoena, zure interesekoa izango da. Urriaren 8an, 15ean eta 22an saioak ospatuko dira Bilborocken.

Lan bilatze prosezuan gazteek kontzientzia hartzea, norberaren indarguneak eta gaitasunak identifikatzea eta gainontzekoei transmititzea du helburu zikloak. Era berean, gaitasun horiek curriculumean islatzen eta hautaketa prozesuetan era egokian azaltzen ikasiko dute parte hartzaileek.

Urriaren 8an, PresentaT ospatuko da, Elena Huergak, garapen profesionaleko coach-ak, gidatuta. Tailer honetan curriculum vitae on batek, idatzizkoa zein digitala, behar dituen ezaugarriak identifikatzeko pausuak jarraituko dira. Urriaren 15ean, Jéssica Buelgak hautaketa prozesuetan gailentzeko ezinbestekoak diren gakoak aurkeztuko ditu PromocionaT tailerrean. Amaitzeko, urriaren 22an, Alicia Ro eta Bart Farrel izango dira aretoan. Lehenengoak hautagaitza bat lanpostura baterako egokia dela defentzako entzute eta komunikazioa eraginkorrerako jarraibideak aurkeztuko ditu, bigarrenak haren ikuspegi inspiratzailea erakutsiko die parte hartzaileei.

Tailerrak astelehenetan, 11:00etatik 13:00ak arte, ospatuko dira Bilborock. Parte hartu nahi dutenek empleoytalento@bilbaoekintza.bilbao.eus.