Berrikuntza Sozialeko proiektuak sortzeko gakoak

Ba al dakigu zehazki zer esan nahi duen berrikuntza sozialak? Kontzeptuak sor ditzaken zalantza guztiak argitzeko, EGK-k, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean eta Innobasqueren laguntzarekin, “Ideia bat daukazu?” saioa antolatu du biharko goizeko 10:00etarako Alameda Rekalde 30n. 

Saioak helburu trinkoa dauka; Berrikuntza Sozialeko proiektuak sortzeko aholkuak ematea. Horretarako, saio teorikoa egongo da. Bertan, proiektu berriak identifikatzeko jarraibideak eskainiko dira, baita ondoren nola gauzatu eta ebaluatu ere. Gainera, berrikuntza sozialaren kontzeptuak arreta berezia jasoko du. Behin saio teorikoa ospatuta, atal praktikoari ekingo diote parte-hartzaileek. Izan ere, azaldutakoa barneratzeko eta sor daitezen zalantzak argitzeko, kasu praktiko bat landuko da.

Parte hartu nahi dutenek honako formulario hau bete beharko dute edo 945 22 06 01 zenbakira deitu. Eskaintza zabalago bat emateko, saioa errepikatu egingo da urriaren 9an arratsaldeko 17:00etan, Alameda Rekalden 30n.