Bi artista aurrez aurre Casilda Iturrizar parkean

Vis a vis, Amaia Molineten eskutik, bi pertsonen arteko trukean datzan proiektua urriaren 4,5 eta 6an ospatuko da Casilda Iturrizar parkean. Honetan, bakoitzak bere lana azalduko du bestearenean oinarrituz. Ordutegia arratsaldeko 18:30etatik 20:30ak arte izango da.

Gonbidatutako bikoteek ez dute elkar ezagutzen, baina antzeko interesen inguruan lan-lerro bat garatzeko asmoa izango dute, jarduera edo testuinguru desberdinen eskutik. Bakoitzak elkarretaratze bakoitzari emango dioten forma momentuan erabakiko du, daukaten espazioari moldatuz. Jendearentzat irekita egongo da.

Lehenengo egunean zientzia-fikziozkoari buruzko elkarrizketa egongo da. Ignacio García Sánchez eta Paco Chaniveten artean. Beste aldetik, barikuan, Sahatsa Jauregi eta Julia Panadésen txanda izango da, eta hauek eskultura eta instalazio-piezak lantzeko moduan harreman formala dutela susmatzen da. Amaitzeko, Raquel Meyerek eta Saioa Olmok gizarte-zientziak aztertzeko erabiltzen den teknologiari buruz hausnartuko dute.

Gehigarri moduan, gonbidatutako artista batek topaketa bakoitzean hautematen duena idatziko du, gero horrekin proiektuari buruzko koaderno batzuk prestatu eta argitaratuko baitituzte.

Informazio gehiago hemen.