Digitalizaziorako ideien gazteen lehiaketa

BiscayTIK Fundazioa lehiaketa berri bat jarri du abian. Honetan, Bizkaiko gazteak animatu nahi ditu, Bizkaiko udaletan administrazio digitala eta modernizazio teknologikoa bultza dezaten. 18 eta 29 urteen arteko gazteentzat dago zuzendua, edozein nazionalitatekoak eta Bizkaian bizi, ikasi edo lan egiten dutenentzat.

Lehiaketaren oinarriak bi erronketan banatzen ditu proposamenak, ideia bakoitzak galdera bati erantzun behar baitio. Lehenengo erronka: Zer beste zerbitzu eskain dezake nire udalak teknologia berrien bidez? Bigarrena: Nola hurbildu herritarrak zerbitzu publiko digitaletara, batez ere, teknologia berriak erabiltzen ohituta ez daudenen artean?

Jasotako ideien ebaluazioa bi fasetan egingo da. Lehenengoan parte-hartzaileek hautatuko dituzte euren 3 proposamen gustukoenak, eta bigarrenean, aldiz, epaimahaiak bere balorazioa emango du. Gainera, ideia onenek saria izango dute; erronka bakoitzean, puntuazio handiena lortzen duen proiektuak 1.000 € jasoko ditu. Irabazleen izenak azaroaren 23an argitaratuko dituzte eta sari banaketa hilabete bereko 29an izango da, BiscayTiken X.urteurrenaren ekitaldian, hain zuzen.

Parte hartu nahi dutenek imprimaki honetan eman behar izango dute izena (1.ERRONKA / 2.ERRONKA). Gogoratu azaroaren 9a dela azken eguna izena emateko. Informazio gehiago nahi ezkero, jarri kontaktuan BiscayTikekin edo irakur ezazu lehiaketa honen liburuxka.