Etxebizitza jasangarriaren inguruko eztabaida

AVS-k, AVS Euskadik eta Bilboko Udal Etxebizitzak TEA-k, alokairuko parke publikoetatik etxebizitza lortzeko eskubidea ardatz izango duten jardunaldiak antolatu dituzte urriaren 10 eta 11n Bizkaia Aretoko Mitxelena gelan.

Bi egun horietan zehar, hor azaldutakoek etxebizitza jasangarriaren arloan espezializatutako hainbat adituen hitzaldietaz gozatzeko aukera izango dute, bai mahai-inguru zein eztabaidetan parte hartzeko. Lehenengo egunean, jardunaldia arratsaldeko 18:00etan amaituko da, Otxarkoaga auzoko eragileek ORAIN OTXAR programa ezagutzeko antolatutako partaidetzazko bisitaldi teknikoa eta gero. Eguenean aldiz, hitzaldiak bazkalordua baino lehen amaituko dira. 

Izena emateko egin klik esteka honetan. Horrez gain, AVS-ren webgunean egitarau osoa aurki daiteke.