Zinemakumeak gara – XXIII. edizioa

Zinemakumeak Gara festibalaren hogeita hirugarren edizioa dator, emakumeek sortutako zinemaren ezaguera eta hedapena sustatzea helburu duena. 8 egunetan zehar, 8 film luze eta 17 film labur erakutsiko dira BBK aretoan, azaroaren 15etik 22ra. 

Aurtengo ardatza amodioa izango da eta Patricia Ferreira zuzendari eta gidoilaria omenduko du, “Simon de Beauvoir” saria emanez. Emanaldi guztiak hitzaldi, batzar eta mahai inguruekin osatuko dira, eta hauetan maitasun erromantikoa, maitatzeko era desberdinak eta maitasun mitoaren inguruko estereotipoak zineman izandako eragina aztertuko dute. Gehienak arratsaldez izango dira.

Aldi berean, BBK aretoan XPrest!AUX Zinema Express-aren VII. edizioa burutuko da. Ekimen honek oso denbora gutxian talentu zinematografiko berriak aurkitzea du helburu eta horregatik, etorkizuneko belaunaldiko zinemagiletzat hartzen dituzten gazteen lanak proiektatuko dira. 

Informazio gehiago hemen.