Beka berriak Bilbao Arteren eskutik

Bilbao Arte Fundazioak 2019 urterako arte proiektuak gauzatzeko beken deialdia argitaratu du. Beka hauek edozein disziplina artistiko-plastika onartzen dute, bakarka zein taldeka. Bi modalitate egongo dira: estudio lagapen eta kolaborazio bekak. Eskabide orria aurkezteko azken eguna 2018ko urriaren 31a (hau barne) izango da kasu bietan.

Estudio Lagapen Bekek laguntza ekonomikoa eta Bilbao Arte Fundazioko aldi baterako lagatze espazio bat erabiltzeko aukera emango dute. Gainera, ekipamendu tekniko edota bertako teknikoen aholkularitza eta kolaborazioa behar izango duten ideiek beste proiektuekiko lehentasuna izango dute. 

Kolaborazio Beken kasuan, ibilbide artistiko eta akademiko sinesgarri bat bermatzen duten edozein adin eta jatorriko pertsonek eskatu dezakete. Interesatuek Curriculuma, eta garatu nahi izango duten proiektuaren azalpena entregatu behar dute. Lau beka iragarriko dira, 5.500 eurotakoa bakoitza11 hilabeteko iraupena izango dute, 2019ko urtarrilaren 15etik abenduaren 15era arte.

Estudio Lagapen Beka – Informazioa eta Eskabide orria
Kolaborazio Beka – Informazioa eta Eskabide orria