Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketaren finalistak!

8 egun eta 32 taldeek eskainitako kontzertuetaz gozatzeko aukera izan eta gero, dagoeneko badakigu nortzuk diren Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketako finalistak. Zorionak!

Finalak urriaren 18an, Pop-Rock kategoria, 19an, Metal kategoria, eta 20an, Urban kategoria, izango dira. Final guztiak 20:00etan hasiko dira. Sarrera librea izango da aretoa bete arte.

Pop-Rock kategoriako finalean arituko diren taldeak:

  • Wizard (Francia)
  • Mama Killa (Francia)
  • Kings of the Beach (Pontevedra)

Metal kategoriako finalean arituko diren taldeak:

  • Incursed (Bizkaia) 
  • Perpetual Night (Granada)
  • Manipulation (Polonia)

Urban kategoriako finalean arituko diren taldeak:

  • Ttun Ttun Brigade (Bizkaia)
  • Shintoma (Bizkaia)
  • Beatlove (Sevilla)

Orotara, zortzi talde igo dira Bilborock-eko oholtzara metal musika defendatzera. Bilbao Gaztek eta Bilborock-ek eskerrak eman nahi dizkie parte-hartzailee guztiei. Eskerrik asko!