Doako kontzertuak BIME City-ren V.edizioan!

BIME CITY jaialdiaren V. edizioa dator eta horrekin batera, BIME City, urriaren 24 eta 25ean ospatuko dena. 10 herrialdetatik etorritako 40 musika talde baino gehiago izango dira Bilbon. Kontzertu guztiak doakoak izango dira eta Kafe Antzokian, Stage Live-n, Backroom-en, Shake-n, El Muellen, La Riberan, Azkenan eta Bilborock-en izango dira.

Talde bakoitzak, gutxi gorabehera, ordu erdiko showcase-a eskainiko du. BIME City erakuslehio artistiko perfektua da, eta horregatik, Europa zein Latinoamerikako etorkizun oparoa duten taldeak egongo dira gurean. Aurten, lehenengoz, Taiwan eta Filipinaseko taldeak ere gurekin egongo dira. Entzuleak musikaz gozatzeko aukera izateaz gain, asteburu horretan, urriaren 26 eta 27an, ospatuko den BIME Live jaialdirako motorrak berotzen hasiko dira.

Musikaz gain, BIME City-k, Media Attack, Caostica eta Cuchillo ekoiztetxeekin elkarlaneak, irudiekin sortutako kaleko ikuskizun bisuala sartu du lehenengoz egitarauan.

Informazio gehiago lortzeko jo BIME-ren webgunera. Era berean, BIME Live jaialdirako sarrerak erosi nahi badituzu, hona jo.