“Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik”, trafiko-istripuak ekiditeko

Baleukok Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren “Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik” ekimena antolatu du. Helburua argia da: 15 eta 19 urte bitarteko gazteen artean trafiko-istripuak ekiditea eta duen garrantziaz kontzientziatzea. Euskadiko ikastetxe ez unibertsitarioetako gazteei dago zuzenduta ekimen hau.

Aurreko ikasturtean 22 udalerritan egon ziren, eta orotara, 33 saio garatu zituzten, 64 zentroetako 7.650 ikaslek eta irakaslek parte hartu zutela. Urriaren 9 eta 10ean Bilborock-en egongo dira, DBH 4ko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako 700 ikasle eta irakasle baino gehiagoren aurrean.

Bilbao Gaztek ere ekimen hauek babestu egiten ditu, eta horregatik, errepidea joku bat ez dela, eta bertan zentzuz jokatu behar dugularen mezua argi luzatzen diegu gazteei. Errepidean zentzuz jokatu, beti.