21 konpainia internazional BAD jaialdiaren XX.edizioan

Bilboko antzerki eta dantza garaikideko BAD jaialdiaren XX. edizioa dator. Urriaren 17tik eta 28ra bitartean ospatuko da, egungo artista handiek euren obrak aurkeztuko dituztela. Euskal zein Nazioarteko artistak protagonistak izan dira aurtengo edizioan.

Parte hartuko duten 21 konpainietatik, erdia dantza edota antzerkigintzan aritzen diren euskal artista garaikideak dira, beste behin festibal honek apustu handia egin baitu euskal sorkuntza zabaltzeko. Kasu gehienetan, estreinaldiak izango dira. Eszenatokiak La FundiciOn, Campos Antzokia eta Pabellón 6-en, besteak beste, kokatuko dira. BilbaoArte, Sala Rekalde eta Bulegoa Z/B espazio alternatiboetan ere espektakuluak egongo dira; 

Jaialdirako sarrerek 10€ko prezioa dute orokorrean – 5€ Pabellón 6 eta 6€ Bulegoa Z/B -. Festibalaren webgunean, txartel-lehiatilan edo Rekalde Aretoan egongo den informazio bulegoan erosi daitezke.