‘ZINEBI Networking, Dokumentalen sorgunea’, bertoko talentua bultatzeko ‘ZINEBI 60’-n

Badator ZINEBI-ren, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren, 60. edizioa eta proposamen berri batekin, ‘ZINEBI Networking, Dokumentalen sorgunea’. Bertoko talentua eta Euskadiko produkzioa bultatzea du helburu foro profesional honek.

Deialdi hau ekoiztetxe eta zinegileentzat dago zuzenduta, ekoizten ari diren edo garapen prozesu aurreratuan dauden film dokumental luzeen proiektuak aurkeztu ditzaketenak. Proiektuak aurkezteko epea urriaren 26ra arte egongo da irekita. Behin epe hau amaituta, ikus-entzunezko munduko profesional eta adituez osatutako batzordeak proposamen onenak aukeratuko ditu.

Aurre aukeratutako proiektuek ZINEBI ospatu baino aurreko egunetan parte hartuko dute. Proiektu irabazlea jaialdiaren amaiera ekitaldian jakinaraziko da, azaroaren 16an , gaueko 20:00etan, Arriaga Antzokian. Saridunak 10.000 euroko diru-laguntza jasoko du.

Informazio gehiago nahiez gero, webgune ofizialera jo.