Zonbi festa eta lehiaketa #GazteKLUBA-n!

Izuaren pasabide batetik igarotzen ausartuko zinateke? Etorri zonbi jaira! Makilatu egingo gara, eta zonbien arteko dantzatuko dugu, eta dron bat lortzeko lehiaketa egingo dugu! Hilabete honen bukaerarako #GazteKLUBA-k plan ezberdina antolatu du, eta gurekin etortzeko, ausarta izatea ezinbestekoa izango da.

Urriaren 27an, arratsaldeko 17.30etatik, eta gaueko 20.30ak arte, zonbi jaia ospatuko dugu Deustuko Udaltegian (Lehendakari Agirre Etorbidea, 42). 12 urte baino gehiagoko gazteentzat dago zuzenduta plan hau, eta ez da inskripziorik egin behar doako jai honetan parte hartzeko.

Dron-aren lehiaketan parte hartzeko, honako pausu hauek jarraitu beharko dira:

  • Instagram-en @gaztekluba kontua jarraitu
  • Zonbi festan antolatuko den makillaje tailerrean parte hartu
  • Aurpegia marraztuta daukazula, #GazteKLUBA-n egongo den photocall-ean argazki bat atera
  • Zure Instagram-eko kontura igo, @gaztekluba etiketatu eta #GazteKLUBA hashtag-a erabili

Like gehien lortzen dituen argazkia izango da saritua. Argazkia Instagram-era igotzeko epea urriaren 27an hasi eta hurrengo egunean amaituko da (biak barne). Zorte on denoi! Kontsulta itzazu hemen lehiaketaren oinarriak.

Informazio gehiago nahi baduzu, Deustuko Gaztegunera jo, 944 478 031 telefonora deitu edota gaztegune.deusto@bilbao.eus helbidera idatzi.