Emakumeok plazara!

Euskadiko Gazteria Kontseiluak, EGK-k#Plazandre topaketa antolatu du, emakumeak espazio publikoan ahalduntzeko helburuarekin eta egungo desberdintasunaren inguruan ere aritzeko. Bizkaia Aretoan ospatuko da datorren urriaren 31n arratsaldeko 18:00etan.

Horretarako, ezagunak diren profil desberdinetako hamaika emakumek (kazetariak, abeslariak, bertsolariak..) haien bizipenak kontatuko dituzte Giza Liburutegiaren bitartez, pertsonen istorioak ‘irakurtzeko’ eta elkarri ezagutzeko espazioak sortuz. Entzuleek parte-hartze aktiboa izango dute honetan, izan ere, protagonistei aditu, galdetu eta iritzia emateko aukera izango baitute.

Topaketa 18 eta 30 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta. Parte hartzeko formulario hau betetzea ezinbestekoa da, plaza mugatuak baitira. Informazio gehiago behar izatekotan 94 443 61 43 telefonora deitu edota berdintasuna@egk.org helbidera idatzi.