Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketaren irabazleak!

8 egun eta 32 taldeek eskainitako kontzertuetaz gozatzeko aukera izan eta gero, dagoeneko badakigu nortzuk diren Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketako irabazleak. Mama Killa (Frantzia), Manipulation (Polonia) eta Beatlove (Sevilla), Pop-Rock, Metal eta Urban kategorietan, hurrenez hurren, izan dira lehengo saria eraman duten taldeak. Zorionak!

Pop-Rock kategorian Wizard (Frantzia) eta Kings of the Beach (Pontevedra) taldeak bigarren eta hirugarren geratu dira. Bere aldetik, metal atalean, bigarren eta hirugarren sariak Perpetual Night (Granada) eta Incursed (Bizkaia) taldeek jaso dituzte. Aurten lehenengo aldiz ospatu den kategorian Ttun Ttun Brigade (Bizkaia) taldeak bigarren saria jaso du eta Shintomak (Bizkaia) hirugarrena. Epaimahaiaren Saria Killerkumek (Bizkaia) jaso du.

Jarraian 30. edizioko palmares osoa:

Talde irabazleek hurrengo sariak jaso dituzte:

  • Pop-Rocka, Metala eta Urban: 4.000 €, 2.000 € eta 1.300 €.
  • Epaimahaiaren sari berezia: 1.000 euro.

Gainera, babesleek emandako sariak ere banatuko dira: zuzeneko emanaldiak eta euren musika zabaltzeko aukera.

  • “Bilbao Hiria” saria Bilboko edo Bizkaiko talderik onenarentzat: Ttun Ttun Brigade (Bizkaia)
  • Aste Nagusia saria Bilboko edo Bizkaiko talderik onenentzat: Incursed (Metal).
  • Bilborock saria Bizkaiko talde aipagarri batentzat: Killerkume (Pop Rock).
  • Azkena Rock saria Euskal Autonomia Erkidegoko talde aipagarri batentzat: Giante (Álava)
  • Resurrection Fest lehiaketako talde aipagarri batentzat: Perpetual Night (Granada)
  • Shake saria lehiaketako talde aipagarri batentzat: Poolshake (Murcia)
  • Magnetron Sennheiser saria Pop-Rock, Metal eta Urbaneko abeslaririk onenentzat: Marta Domingo –Fru Katinka (Pop Rock), Lucasz Sikorsi – Manipulation (Metal) eta Borja Díez – Shintoma (Urban).
  • Sonor saria Pop-rock-eko Bizkaiko gitarrista onenarentzat: Mikel Vega – Killerkume eta Bizkaiko baxu-jotzaile onenarentzat: Josu Cobelo –Yo , Gerad.
  • Stereozona saria, eurek aukeratutako Ttun Ttun Brigade (Bizkaia).,
  • Fnac (Metal) estatuko gitarrista onenentzat, Irene Génova Dueñas –Next Step (Madrid). Estatuko baxu-jotzaile onenarentzat jesús Valera – Physis (Sevilla).
  • Letamina saria, eurek aukeratua: Killerkume (Pop-Rocka), Yo, Gerad (Pop-Rock), Ttun Ttun Brigade (Urband) eta Shintoma (Urban).
  • Sarbide arlo bakoitzean irabazleei: Mama Killa (Pop rock) Manipulation (Metal) eta beatlove (Urban)
  • Kultura Live, beraiek aukeratutakoa, Giante (Pop Rock)
  • Zarata Mondo Sonoro Euskal Autonomia Erkidegoko edo Errioxako taldeari, Shintoma (Urban).