Gazteentzako aire zabaleko kirol gune berriak

Bilboko Udalak aire zabalean kirola egiteko hainbat gune prestatu ditu hiriko plaza eta parkeetan, gazteek elkarrekin disfrutatu eta kirola egin ahal izateko, era erraz batean eta dohainik.

Azken berrikuntzen artean honako hauek dira azpimarragarrienak: Zorrotzako Muturreko parkean egindako crossfit espazioa, Amezola eta Irala auzoak lotzen dituen urbanizazioan eskalada-murru bat, frontoi berri bat Sarrikue Remar-en eta areto-futboleko, saskibaloiko eta boleiboleko zelaiak dituen kirola egiteko instalazio eta pista berriak Europa parkean, non frontoia ere konpondu egin dute. Bestetik, Etxebarria parkean eta Matikoko Uzturre plazan, besteak beste, ariketa fisiko eta errehabilitaziorako guneak eta zirkuitu bio-osasungarriak jarri ditu.

Hauek guztiak iragan berrian egindako beste erreformeei gehitzen dira. Hauen artean daude Sarriko-ko parkean  eraikitako 400m²-ko parkour gunea eta 100m²-ko gunea Crossfit egiteko. Txurdinagako Europa parkean, bestetik, 840m²-ko roller park kokatu zuen. Gainera, gero eta gehiago dira hiri osotik bananduta dauden hainbat aire zabaleko kirol ekipamendu guneak.

Aldaketa hauek guztiak helburu zehatzekin egin ditu udalak; auzoak zein auzokoen bizitza hobetzeko, aisialdi guneak sustatzeko eta kirola praktikatzeko ohitura eta espazio naturaletako gazteen topaketak bultzatzeko.