Asmatzaile eta sortzaileen topaketa

Badator munduko asmatzaile eta sortzaileen feriarik handiena, Maker Faire Bilbao, hain zuzen. Gaurtik eta urriaren 28ra bitartean Espacio Open gunean, Bilboko Gaileta (Artiach) Lantegi Zaharrean, ospatuko da. Hamaika ekintza garatuko dira bertan eta sarrera guztiz doakoa izango da.

Munduari bere sorkuntzak erakusteko mina duten pertsoneentzat erakuslehio perfektua da Maker Faire, izan ere, sormena protagonista izango dugu datozen egunotan. Hala ere, sormena ez da bakarrik egongo, ondo pasatzea, ikastea, eta arloko adituak ezagutzea ere helburu izango dira.

Edozein jatorri eta adineko pertsonei dago zuzenduta ekimen hau; teknologia zaleak, artisauak, zientzialariak edota garajeetako sortzaileak. Informazio gehiago behar izanez gero, 94 475 12 75 telefonora deitu edota info@bilbaomakerfaire.com helbidera idatzi.

Kontsulta ezazu egitarau osoa hemen.