87 lanpostu berri gazteei zuzendutako Enplegu Plan berriari esker

Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak, Lanbide eta Bilbao Ekintzaren bitartez, hurrenez hurren, 30 urte baino gutxiago duten gazteei zuzendutako 87 enplegu berri sortuko dituen lehenengo Enplegu Plana jarri dute martxan.

Parte hartu nahi duten gazteek, Bilbon bizitzeaz, eta 16 eta 29 urte bitartekoak izateaz gain, langabezian egon eta erdi-mailako edo goi-mailako titulua izan behar dute. Gainera, Lanbiden eta Gazte Bermea Sisteman inskribatuta egotea ezinbestekoa da. Izena emateko Lanbideren edozein bulegora joan beharko dira gazteak azaroaren 14a baino lehen.

Enplegu Plan berri honek Udalak zuzenean kudeatuko dituen 87 lanpostu berri sortuko ditu tokiko esparruan sustatuta eta 12 hilabeteko lanaldi osoko kontratazioekin. Programa berri hau Udalak garatzen duen “Bilbao Gazteak Sortzen” ekimenaren barne kokatzen da, gazteen enplegarritasuna hobetzeko ekimena, alegia.