Bilbaobizi, bizikletak mailegatzeko udal zerbitzu berria

Bizikletak mailegatzeko udal zerbitzu berria daukagu, Bilbaobizi, alegia, eta berrikuntza eta hobekuntza esanguratsuak aurkezten ditu. Izan ere, bizikleta berri guztiak pedalei eragiteko laguntzaz hornituta egongo dira eta 24 orduan eskainiko da zerbitzua.

Zerbitzu honetan alta eman nahi dutenek honako aukerak dituzte euren esku: terminalean zuzenean, webgune ofizialean edo informazio bulegoan, Ernesto Erkoreka plaza 12, edo Bilbaobizi App aplikazioan (Android eta iOs). Gainera aplikazioak bizikleta alokatu, aparkatu eta itzultzeko aukera ere eskaintzen du.

Zerbitzuaren prezioa 20 eurokoa izango da Bilbon erroldatuta daudenentzat, eta 25 eurokoa ez daudenentzat. Zerbitzuaren garai berri honetan 9 ainguratze puntu berri sortu dira, eta orotara, 40 puntu daude sakabanatuta hiritik zehar erabiltzaileek bizikletak hartu eta aparkatu ditzaten.

Duela zazpi urte zerbitzu hau aurkeztu zenetik, eta ordutik 2 milioi joan-etorri baino gehiago eragin dira bizikletaz, mugikortasun jasangarriagoa areagotuz.

Liburuxkan zerbitzuaren inguruko informazioa topatuko duzu: zerbitzu berriaren funtzionamendua eta erabiltzeko gomendioak, bizikleta elektrikoen nondik-norakoak eta Bilbaobizi-ren puntuen (BBP) kokapena, bizikletak hartu eta itzultzeko.