Indarkeria sexista saihesteko “Beldur barik!” lehiaketa

“Beldur barik!” programaren edizio berria bertan da. Indarkeria sexista saihesteko, gazteei zuzendutako programa dugu, hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea eta gizartean berdintasuna lortzea helburu duena.

Programa honen ardatz nagusietako bat 12 eta 26 urteen arteko gazteei zuzendutako lehiaketa da. Ikus-entzunezko produkzioen bidez, gazteek desberdintasun egoeren aurrean eta indarkeria sexistaren adierazpenei, i “Beldur Barik!” jarrerarekin, nola erantzun eta aurre egiten dioten, hurrenez hurren, erakustean datza. Izen-ematea dagoeneko dago irekita eta datorren azaroaren 9an itxiko da. Parte hartu nahi dutenek honako formulario hau bete beharko dute.

Bestalde, “Beldur barik!” topaketa ere ospatuko, lehiaketan saritutako lanak aurkezteko. Horrez gain, gazteek indarkeria sexistari aurre egiteko eta indarkeria gainditzeko erabiltzen dituzten diskurtso eta jardunbideak balioesteko gunetzat ere hartuko da.

“Beldur Barik!” programan hiru foru aldundiak, Euskadiko Udalen Elkartea, Eusko Jaurlaritzaren zenbait sailek, UPV/EHUk eta EITBk hartzen dute parte.

Kontsulta itzazu lehiaketaren oinarriak.