ZINEBI 60

Ez da ezer geratzen ZINEBI-ren, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia-ren, edizio berri baterako. Azaroaren 9tik 16ra ospatuko da, Bilboko txoko xarmangarrienetan aurkeztuko diren emanaldietaz gozatzeko aukera eskainiz.

Orotara 124 herrietatik iritsitako 3.770 labur aurkeztu dira aurten. Orotara, 52 laburrek hartuko dute parte Sekzio Ofizialean, Jaialdiko Sari Nagusia eta fikzio, animazio eta dokumental onenaren Mikeldiak lortzeko lehianfikzioa (22), dokumentala (18) eta animazioa (11). Horietariko 6 euskal zinegileek eginak dira.

Azaroaren 9an, arratsaldeko 19:00etan, Bailen kaleko ‘zeru-orratzaren’ fatxadan mapping berezia aurkeztuko da; irudiek, musikak eta performanceak bat egingo dutela, atmosfera hipnotikoa sortuz.

Hurrengo egunean, azaroaren 10ean, Euskal Zinearen Eguna ospatuko da. Hori dela eta, 17:30etatik aurrera, Azkuna Zentroko Auditorioan Sekzio Ofizialean parte hartuko duten sei euskal filmak eskainiko dira, eta 20:00etatik aurrera, Arte Ederren Museoan omenaldi ekitaldia ospatuko da.

Egitarauak topaketarako lekua ere badu. Izan ere, profesionaleei zuzendutako topaketak ospatuko dira, izaera irekia eta dibulgaziozkoa dutela. Bertan, lehiaketako Sekzio Ofiziale zuzendariek, jaialdiko gainerako gonbidatuek, zine ikasleek eta ikus-entzuleek bat egingo dute. Azpimarratzekoa da emakumeak zineman betetzen duen lekuari buruz ere eztabaidatuko dela, azaroaren 14ean, Zineman ere emakumeok prest! Cine y Mujer: ¡El presente es nuestro! hitzaldian.

ZINEBI 60-ren palmaresa azaroaren 16an ezagutuko da garatuko den jaialdiaren amaiera ekitaldian. Era berean, ‘Dokumentalen Sorgunea’-ren irabazlea ere jakinaraziko da bertan.

Aurtengo edizio honetan ere, ikasleei zuzendutako ZINEBIEXPRESS lehiaketa ere ospatuko da, datorren azaroaren 3an. Bertan, ikasleek 48 ordutan laburra ekoiztu beharko dute.