Bekak New York-en artista gazteentzat

Bilbo eta New York-eko Guggenheim Museoek Euskal Autonomi Erkidegoko lau gazte graduatuentzako bekak jarri dituzten martxan, New York-en hiru hilabetez Solomon R. Guggenheim-eko departamentu ezberdinetan arlo artistiko zein museogintzan praktikak egiteko aukera eskaintzen dutela.

Deialdia bi zizklotan banatuko da; lehenengoa ekainetik eta abuztura, eta bigarrena irailetik eta abendura bitartean. Ikasleek 3500 dolarreko diru-laguntza jasoko dute. Graduatu berri diren ikasleei (2016/2017), edo 2014/2015 ikasturtetik aurrera graduatu baina momentuan graduondoko ikasketak egiten ari direnei dago zuzenduta. Ezinbestekoa da ingelesezko maila altua izatea, ahoz zein idatziz ,eta EAE-an jaioa izatea edo bertan erroldatuta egotea 2017ko urtarrilaren 1etik.

Bekadunek  hainbat hainbat arloetan aritzeko aukera izango dute; besteak beste, arte-ardura arloa, garapen saila, artapen arloa, hezkuntza, erakusketen diseinua, finantzak,marketin saila edota argazkilaritza. Horrez gain, beste arlo batzuekin harremanetan egongo dira eta, egonaldia osatzeko, bisitaldiak egingo dituzte galerietara, bilduma pribatuetara, enkante-etxeetara zein hiriko beste museotara

Izena eman nahi dutenek formulario hau bete beharko dute abenduaren 10a baino lehen.