UPV/EHU eta Deustuko Unibertsitateko gazte batzuk elkartu dira, Legebot laguntzaile birtuala garatu eta probatzeko

UPV/EHU eta Deustuko Unibertsitateko gazte batzuk elkartu egin dira eta Legebot laguntzaile birtuala, Balioak Martxan lehiaketaren ideia irabazleetako bat,  garatu eta probatzen ari dira. Legebot laguntzaile birtuala, lan-arloko kontsultak modu erraz eta ulergarrian egiteko jaio da  Probatu nahi al duzu? Lagundu iezaguzu hobetzen!

Deustuko Unibertsitateko eta UPV/EHU-ko lan harremanetako, ingeniaritzako, publizitateko eta harreman publikoetako graduetako hainbat ikasle elkartu egin dira, eta herritarrei laguntzea dute helburu nagusi.

Lehenengo fase honetan, zenbat eta pertsona gehiagok chatbot-a erabili, gero eta gehiago ikasiko du eta baliagarriagoa izango da. Gainera, taldeak gogor ekingo dio lanari, laguntzaile birtuala eguneratua egon dadin eta ahalik eta erantzun gehien eman ditzan. Taldeak etengabe dihardu erantzuna ez duten galderek,  3 eta 4 egun bitartean erantzuna izan dezaten eta sistema eguneratua egon dadin.

Balioak Martxan programaren Unibertsitate Gradua edo Goi Mailako Graduko kategoriaren ideia irabazleetako bat dugu hau. Epaimahaiak 3.000 €-rekin saritu du ideia, ekimen berritzailea delako, eta intereseko esparru baten baitan gazteentzako informazio-gunea sortu duelako.

 Bere lehengo urtean, Euskadiko 60.000 pertsonei laguntzea espero dute; lan-arloko zailtasunei eta kontratu prekarioei aurre egitea, hain zuzen.