Igo zaitez Bilborock-eko oholtzara #GazteKLUBA MUSIKFEST-ekin!

Zuzenean jo gura duzu Bilborocken? Baduzu musika-banda edo musikari lotutako proposamen bat? 15 eta 21 urte bitarteko gaztea zara? Horrela bada, #GazteKLUBA MUSIKFEST-i esker Bilborock-eko oholtzara igo zaitezke datorren abenduaren 26an.

MUSIKFEST, GazteKLUBA-ren baitan dagoen talde eta bakarlarien maratoia, 15 eta 21 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta, talde zein bakarlarientzat, eta edozein estilo edo formatuko musika proposatzen dutela. Izena emateko epea irekita dago jada, eta datorren abenduaren 12an itxiko da. Parte hartu nahi dutenek honek formulario hau bete beharko dute.

Informazio gehiago nahi izanez gero, egalar@bilbao.eus helbidera idatzi edo 944 20 30 99 telefonora deitu, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00ak arte.

Kontsulta itzazu deialdiaren oinarriak hemen.