#BilboZaintzen galdetegia, gazte aisi ereduaren inguruan hausnartzeko

Euskadiko Gazteria Kontseiluak (EGK) #BilboZaintzen galdetegia prestatu du, gazteek aisi ereduaren inguruan hausnartu dezaten. Eta zuk badaukazu zer esaterik gai honen inguruan? Aisi eredu jasangarriago batean sinisten duzu? Erantzun galdetegia!

EGK-k gazteriak aisialdian dituen praktiken inguruan hausnartzera animatzen ditu gazteak; praktika desegokiak identifikatzen dituzu? Nola egin diezaiokegu aurre praktika horiei? Erantzun guztiak aztertu eta gero, emaitzak Udalari helaraziko dizkiote.

Parte hartzeko bi baldintza bete behar dira: 18 eta 30 urte bitartekoa izatea, eta Bilbon disfrutatzea aisi eta denbora libreaz. Informazio gehiago nahi izanez gero, 945 22 06 01 telefonora deitu edo partehartze@egk.eus helbidera idatzi.