URBANBAT – Gizarte berrikuntza eta hirigintzari buruzko kultura jaialdia

Badator URBANBAT-en, gizarte berrikuntza eta hirigintzari buruzko kultura jaialdiaren, edizio berria. Gaurtik eta igandera bitartean ospatuko da, eta aurten jaialdiak  kultura-ekitaldi handien eta hiri-plangintzako estrategien arteko harremana, eta estrategia horiek paisaian, ekonomian eta tokiko kulturan duten inpaktua izango ditu aztergai. 

Jaialdiak hiri-kudeaketa arloko profesionalak ekintzetan parte-hartzera gonbidatzen ditu ingurunerako oreka bermatuko duen estrategia diseinatzeko. Era berean, egitarauak izaera parte-hartzailea du, hiritar guztiei zabaldutako laborategia, alegia.

Eta horretarako, hamaika hitzaldi, networking espazio, ibilbideak eta abar ospatuko diren datozen lau egunotan. Esate baterako, Bilborock-en honako ekintza hauek garatuko dira.

Kontsulta ezazu egitarau eta izena emateko pausuak hemen.