Patinatzeko izotz pista tradizionala Erripa kaian egongo da aurton

Gabonetako patinajeko izotz pista tradizionalak aire zabalera egingo du salto, eta aurten Erripa kaira jo beharko dugu. Azaroaren 29an jarriko da martxan eta urtarrilaren 6ean itxiko da. 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era egongo da zabalik.

Instalazioak 400 metro karratuko pista bat eta sei errailez osatutako txirrista bat izango ditu. Sarrerak bi motatakoak izango dira: 30 minutuz patinatzeko sarrera, 3€-tan, eta txirristatik hiru aldiz jaisteko sarrerak, 2€-tan. Taldeek eta familia ugariek tarifa bereziak izango dituzte.

Sarrerak lehiatilean bertan zein Interneten eros daitezke www.ticketea.com webgunean. Taldeentzako erreserbak egiteko reservasgabonak@proasur.com idaztea ezinbestekoa da.