Zinema ikasten ari diren gazteek euren ikus-entzunezko lanak aurkeztuko dituzte Bilborock-en

Gaurtik eta azaroaren 29a bitartean Bilborock-en “Zinema Eskola Europarren Bilboko Jaialdia” topaketa ospatuko da, zinema ikasten ari diren gazteak nazioarteko gazteekin elkartzea helburu duena. Gainera, horien pelikula eta ikus-entzunezko lanak topaketa honetarako sailkatuak izan dira.

Sailkatu diren lanen proiekzioak ez ezik, hitzaldiak, konferentziak, lan-saioak eta maisu-klaseak ere ospatuko dira. Besteak beste, azaroaren 26an arratsaldeko 17:00etatik aurrera, “Black is Beltza” filmaren making off-a erakutsiko da, eta honen egilea, Fermin Muguruza, ere bertan egongo da. Azaroaren 28an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera ere, “Errementari” filma proiektatuko da, eta Paul Urquijok, zuzendariak, hitzaldia aurkeztuko du.

Sarrera doakoa izango da eta bertaratzen direnek zinematografia-industriako profesionalen presentziaz gozatu ahal izango dute.

Kontsulta ezazu egitarau osoa hemen.