Atzerriko ikasketak homologatzeari buruzko tailerra

Kosmopolis elkarteak, Bilboko Udalarekin batera, atzerriko ikasketak homologatzeari buruzko tailer interaktiboa antolatu du, formakuntza (Batxilergoa, FP, unibertsitate ikasketak, eta abar) duten etorkineei zuzendua. Topaketa azaroaren 29an izango da, arratsaldeko 17:30etan, Ibaiondoko Udaltegian, “La Bolsa” eraikinean.

Tailerrak gai honen inguruan sortzen diren zalantza ohikoenak argitzea du helburu, eta horretarako, parte-hartzaileek administrazio-izapideei buruzko informazioa jasoko dute. Horrez gain, autoenpleguaren inguruan ere arituko dira, ikaskuntza eta sormenaren garrantzia azpimarratuz.

Etorkinek enplegu hobea zein aukera berdintasuna lortzeko, ezinbestekoa dute euren kualifikazioa egokitasunez aitortzea; hori dela eta, mintegi eta formazio-ekintza ezberdinak garatzen dira Bilboko Udalaren Herritarren eta Aniztasunaren II.Planean.