Antolatu ezazu Bilborock-en ekitaldi/ekintza bat eta dohainik! – Bilborock, Gazte Egunak!

Gaztea zara? Ekintza edo ekitaldi bat antolatu nahi duzu Bilbon, baina ez dakizu nora jo? Bilborock da zeure gunea! Izan ere, gazteek eta gaztez osatutako elkarteek Erabilera Askotarako Aretoa dohainik izango dute hemendik aurrera, astearteetan edo/eta asteazkenetan (hilabetean bi egunetan).

18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat dago zuzendua tarifa berezi hau (talde gisa aurkeztuz gero, taldekideen erdiak baino gehiagok adin tarte horretan egon behar du). Horrez gain, antolatutakoa, batik bat, gazteei zuzendua egongo da, eta hurrengo esparruekin lotura izango du: musika-joerak, arte eszenikoak, teknologia, diseinua, sormena edota berrikuntza, besteak beste.

Gazte eta gazte elkarteek proiektorea, zinemako pantaila, oinarrizko argiteria, mikrofono pare bat eta aretoko langile laguntzaileen zerbitzuak izango dituzte eskura. Jarduera/ekitaldi hauek Bilborock aretoaren programazioaren barruan sartuko dira eta, beraz, haien berri emateko dauzkan hedabideetan zabalduko dira: kartela, sare sozialak, newsletter…

Parte hartu nahi baduzu, bidali zure proposamena bilborock@bilbao.eus helbidera Gazte Egunak gaiarekin eta honako formulario hau beteta eransten duzula. Informazio gehiago lortzeko idatzi helbide horretara ere edo 944 15 13 06 telefonora deitu (astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara).

Oinarriak kontsultatzeko hona jo.