Bertoko arte, sorkuntza eta diseinuaren arteko topaketa – Open Your Sormena

Abenduaren 8an eta 9an ospatuko da Open Your Sormena, indarrak batzeko, jarrera parte-hartzailea sustatzeko eta bertoko arte eta sorkuntza sendotzeko helburuarekin, non bertoko sortzaileek euren lanak erakusteko espazioa izango duten.

Gauzak horrela, artistek euren lanak erakusteaz gain, artearen esparruan diharduten pertsonekin egoteko aukera izango dute. Gainera, artisten eta bezeroen arteko hesia apurtzeko espazioa ere sortuko da. Hori dela eta, diseinu esparruan interesatuta daudenentzat aukera bikaina dugu Open Sormena; bai bertan erakutsiko diren lanak ikusteko, baita sorkuntza arloko jendea ezagutzeko ere.

Esan bezala, ekimena abenduaren 8an eta 9an ospatuko da Bilboko Gaileta Fabrika Zaharrean, Artiach fabrikan, 11:00etatik 20:00ak arte eta 10:00etatik 15:00ak arte. Informazio gehiago nahi izanez gero, webgune ofizialera jo.