Hizkuntzak ikasi eta irakatsi beste herrietako gazteekin

Ba al zenekien Bilborock-en hizkuntzak ikasi eta irakasteko aukera duzula? Happy Erasmus Bilbao-ren eskutik “Intercambio de idiomas” ekimena ospatzen da hilabetero Bilborock-en, eta dohainik. Hizkuntzak ikasi eta irakasteko aukera ezinhobea. Bazatoz?

18 eta 35 urte bitarteko gazteei dago zuzendua ekimen hau. Hizkuntzak ikasi eta irakasteaz gain, herri ezberdinetako zure adineko jendea ezagutzeko aukera bikaina da “Intercambio de Idiomas”. Ekintza hau hilabetero ospatuko da Bilborock-en.

Egun hauetan ospatuko da:

  • Otsailaren 12an. Parte hartzeko formulario hau bete.
  • Martxoaren 6ean
  • Apirilaren 10ean
  • Maiatzaren 8an

Ekimen hau Han eta Hemengo Gazteak proiektuaren barne dago, nazioarteko eta bertoko gazteak elkartzen dituen ekintzak sustatzen dituena, beti ere Bilborock-en ospatzen direla, Erasmus Student Network Bilbao eta Happy Erasmus-en eskutik.

Proiektu honekin Gazteria eta Kirol Sailak esperientzien hartu-emana eta kultur aniztasuna sustatzea, gazte atzerritarrak euskal kulturan murgilaraztea eta elkarte gazte hauen ekimenak bultzatzea du helburu, besteak beste.